Tximeleta taldea gara, 2000. urtean sortutako plaza taldea. Ordutik hainbat txokotan ibili izan gara, herriz herri, plazaz plaza. Aurretik hainbat taldetan aritutako musikariak gara. Bateria, baxua, gitarra eta teklatuaz gain, trikitixa , panderoa edo eta gaita eta txirula bezalako instrumentu tradizionalak ere tartekatzen ditugularik. Errepertorio zabala eta anitza, zahar eta gazte asetzeko adina, euskal doinuetan oinarritutakoa (%75 euskaraz). Mejikanak, kalejirak, fandangoak edo eta folk doinuak trikitixa eta kitar elektrikoaz uztartuz; pop kantak, rock talde nagusien bertsioak euskaraz eta erdaraz...